<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Kontsulatua
Kontsulatua Frantziako erregimen politikoa izan zen Iraultza frantsesa eta Napoleonen enperadore izendapenaren artean (1799 - 1804). Brumaireko estatu-kolpearen ondoren sortu zen. Lehen Kontsula Napoleon izan zen, bere ospeari esker izendatua. Hasiera batean, Kontsulatua erregimen demokratikoa zirudien, baina, egiatan, Napoleonek zuen botere osoa. 1804an Napoleonek bere burua enperadore izendatu zuen. Administrazio kontuetan Iraultzak hasitakoaren bidetik jarraitu zuen, baina, Inperioaren hedakuntzari dagokionez, asmoak Waterlooko batailan (1815) galdu ziren betiko.
Iturria: Elhuyar/ Gaiak