<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Kalkolitikoa
Metalen lanketa hasten den historia aurreko Antzin Aroaren aldia. Neolitiko azkena eta Brontze Aroko hasieraren artekoa. Arazo handiak sortu dira metal aro hasiera honen sailkatzean. Lur azalean aurkitutako kobrea K.a. 10.000 urtean ezagutzen zuten jada. Berriki egindako ikerketetan ezagutu da Rudna Glavna-n, oraingo Serbia, K.a. 4000 urtean erabiltzen zela kobrea. K.a. 3000 urtean Grezian brontzea erabiltzen hasi zen, Txinan 1800 urte inguruan ezagutu zuten eta kolonaurreko kulturan 1000. urte arte ez zen ezagutu.
Iturria: Entziklopedia Espainola / Enkarta