<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Jesusen Lagundia

Inazio Loiolakoak 1539an sortutako kleriko erregeladunen erlijioso-ordena. Hark idatzitako Gogo-jardunak liburua da ordenaren oinarrizko dokumentu espirituala. Hasieran predikazio- eta misio-lanetarako eratua, laster sartu zen beste hainbat alorretan; irakaskuntzari heldu zion bereziki.

Oso bizkor hedatu zen lagundia munduan zehar. XVIII. mendean nagusia erlijioso-ordenen artean, Aita santuarekiko bere zuzeneko obedientzi lotura eta guzti; horregatik horren gain erori zen sektore sozial eta politiko liberal eta antiklerikalen etsaigoa; bestalde, jesuitek misioetan erabiltzen zituzten metodoak eta Eliza barruko arazo batzuetan harturiko jarrerak tarteko, haien kontrako giroa sortu zuen. Klemente XIV.a aita santuak desegin egin zuen lagundia 1773an, 1814an Pio VII.ak berreraiki zuen arte. Berriro azkar indartu eta zabaldu zen, Eliza katolikoko ordena handiena izateraino.

Iturria: Harluxet