<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Idiakez Tolosakoa, familia

Pertsonaia historiko gipuzkoarrak.

Frantzisko Idiakez Tolosan jaio zen (XVI. mendean). Joan Idiakezen ahaidea. Felipe II.a erregearen Estatu-kontseiluko idazkari nagusia izan zen. Calatravako Ordenako kide eta Aragoiko komendadorea ere izan zen.

Antonio Idiakez (? - Segovia, 1615), aurrekoaren semea. Salamancako Unibertsitateko errektore eta Ciudad Rodrigo eta Segoviako apezpikua izan zen.

Migel Idiakez, aurrekoaren anaia. Flandesen armadako buru, gerra-kontseiluko kide eta Calatravako Ordenako kidea izan zen.

Iturria: Harluxet