<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
iazetaniarrak
Antzinatean Euskal Herriko lurraldean bizi zen euskal-tribuetako bat. Erromatar berriemeileek aipatzen dute. Plotomeok esaten du zerretanoekin muga egiten dagoen baskoien herrialdea dela, eta Iakka izena eman zion. Strabonek Iazetarrak kokatu zituen Aragoi aldeko Pirineoetatik Peņa edo Haitzarte mendizerraraino: "Herrialde hau tribu ezberdinekin populatua dago, hauen artean Iazetaniarrena da ezagunena. Tribu hau Pirineo magaletan hasten da eta lautadan barrena zabaltzen da ilergeterren lurreraino, Ilerga eta Oska inguruan eta Ebrotik ez urrun".
Akitaniarrek Julio Zesarrekin izandako liskarren ondorioz-edo muga birbanaketa gertatu zen. Ez ziren harritzekoak ondorengotza gerrak eta zeltarren menpeko lurralde baskoien asimilazioak. Erdi Aroan errege frankoen menpean izango dira, Nafarroako erresumaren errege dinastiak berreskuratu zuten arte. Gallego ibaia galiar izenarekin zerikusia izan dezake eta baita beherago aipatzen den susetaniarren tribuak, frantsesen "suessiones" parekoa.
Iturria: Auņamendi