<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Holozeno
Antzinako aroen banaketan koaternarioko azken seriea (eta epoka), Pleistozenoaren ondorengoa. Duela 9.000 urte inguru hasi zen eta oraindik ez da bukatu. Holozenoa azken glaziazio handiaren ondoren hasi zen. Geroztik tenperatura poliki igotzen ari da, glaziazioaren ondoko aldiari dagokion bezala, eta glaziarrak, oro har, atzera egiten ari dira. Epoka honetako ezaugarri nagusia, alde geologikotik, erliebearen higaduran eta bilakabidean gizakiak duen parte hartze eta eragin erabakigarria da.
Iturria: Harluxet