<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Hiru Antsoen guda
Gaztelako Fernando I.a hil aurreko egunetan (1065) Burebatik barrena bidali ditu bere osteak Pankorborantz, Ebro ibaia zeharkatu eta Errioxa inbaditzeko asmoz. Okatik Pankorborako gotorlekuak, ordea, ongi zainduta daukate Nafarroako erregearen menpeko jaunek. Halaber, Monasterioa eta Bureba ongi eutsi diote erasoari. Baina, Fernando I.a hil da, bere seme Antso II.a Azkarra Gaztelakoa jarauntsi du erreinua eta aitaren zabaltze egarriari jarrai, Nafarroako Antso IV.a Gartzes eta Aragoiko Antso I.arekin borrokan sartu da: hiru errege, hirurak Antso III.a Nagusiaren bilobak ari dira borrokan.
1067ko urtarrilaren 18an jada Gaztelako Antso Ozkabarten da bere anaiekin eta Pedro abadeak bere kargua bertan behera utzi behar izan du men egin ez duelako. Pankorbo ere hartu dute, baina aldi berean, Nafarroako eta Aragoiko Antso lehengusuek bildu egin dituzte beren osteak. "erregea Nafarroa barrualdean bildu zen, bertan bere oste guztiak biltzeko, eta bertara bildu zen euskaraz mintzo zen jende oro: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik (Moret)"
Biana eta Mendabia inguruan topo egin dute gaztelar-osteek eta euskaldunek. Borroka sutsu eta odoltsua izan da, Antso gaztelarrak ihes egin behar izan du bere zaldi gainetik jausi egin ondoren. Ez dute izan itzulera erraza gaztelarrek, ez horixe. Hala, Errioxa eta Burebako lurrak Oka mendietaraino berriro Nafarroako erreinuaren esku itzuli dira. 1067ko apirilaren 1ean, erregea Ozkabarteko monasterioan zegoen, bi urteko (1065 - 1067) borroka latzen ondoren. Antso IV.a Gartzes, ordea, bere anai-arrebak Ramon eta Ermesindak Peņalenen hilko dute Gaztelarren aginduz (1076), eta bere lehengusu Aragoiko Antso I.a, Nafarroako errege goratuko dute, Antso V.a Ramirez izena hartuta.
Iturria: Auņamendi