<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Foru Murriztua
Nafarroako Foru Nagusiak laburtu eta zehazten zituen forua (XVI. m.). Erdi Aroan Nafarroan xedapen asko zegoen indarrean. Egoera hori argitu nahian, Katalina I.a eta Joan III.a erregina-erregeak Nafarroako zuzenbidea foru bakarrera murrizteko eskatu zieten Gorteei (1511). Albako II. dukearen Gaztelako osteak Nafarroa inbaditu ondoren, Iruņeko Gorteek Gaztelako Karlos I.a erregeari eskatu zioten (1528) Foru Nagusia murriztu eta garaiko hizkuntzan jarriko zuen batzordea eratzea. Zangozako Gorteek Foru Murriztua edo modernoa onartu eta erregeak berretsi zain egon ziren (1530), baina alferrik, erregeek euren errege-aginduak foruan sartzea nahi baitzuten eta Nafarroako Gorteak aurka azaldu baitziren beti. Foru Murriztua udal-foruen bilduma zen eta, ofizialki indarrean ez bazegoen ere, juristek erabili egiten zuten.
Iturria: Harluxet