<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Europako Elkartea (EE)
Europako Mendebaleko hainbat estaturen arteko erakundea, Europako Ikatz-Altzairuen Elkartea (EIAE) 1951ean, Europako Ekonomi Elkartea (EEE) 1957an eta Europako Atomo-Energiaren Elkartea (Euratom) elkarteak bateratzetik sortua (Bruselako ituna, 1965). Hiru elkarteen batasun instituzionala gauzatu zen, bereziki hiru Elkarteentzako Batzorde bakarra eta Ministro-kontseilu berdina sortuz. 1980ra arte "Europako Elkarteak" zuen izena; 1992an Maastricht-eko itunaren ondorioz, Europako Batasuna (EB) izena hartu zuen. Hamabi estatuk osatzen zuten elkartea, EB sortu zenean: Alemania, Beljika, Frantzia, Italia, Luxemburg eta Herbehereak (1957an Erromako ituna sinatutakoak), Erresuma Batua, Irlanda eta Danimarka (1973an sartuak), Grezia (1981ean sartua) eta Espainia eta Portugal (1986an sartuak); 1995ean Austria, Finlandia eta Suedia sartu ziren Europako Batasunean.
Iturria: Harluxet