<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Espainiako Berrazarpena
Borboien dinastiako Alfontso XII.ak tronua eskuratu zuenean ezarri zuen Espainian Berrezarpen erregimena (1874) eta Alfontso XIII.a adin-nagusira heldu zenean amaitu zen (1902).
Bigarren Gerra Karlistaren amaieran, 1876ko Foruen Abolizio Legeak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Foruak abolitu zituen, ondoren Kontzertu Ekonomikoak arautuko zuten estatuarekiko harremanak; Nafarroak 1841eko Lege Paktatua mantendu zuen. Cánovas del Castillo erregetiarren buruak ezarritako politikak kontserbadoreen interesak mantendu zituen eta monarkia liberal parlamentarioan oinarritu zen. Liberal eta kontserbadoreek txandaka agindu zuten, Errepublikar eta Sozialistak baztertuz. Zokoratze horrek eta politika kolonialaren porrotak 1898ko krisialdia ekarri zuen.
Iturria: Elhuyar