<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Entente Hirukoitza

Frantzia, Britainia Handia eta Errusiaren arteko aliantza-sistema. Aliantza Hirukoitzari (1882 - 1915) aurre egitea zuen helburu. Hiru estatuek 1907tik aurrera eratutako hiru aldebiko akordioetan oinarritu zen. Europako bi aliantza sistemen arteko liskarrak Lehenengo Mundu Gerraren aurrekariak izan ziren. Entente Hirukoitza 1918an hautsi zen.

Iturria: Harluxet