<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Dreyfus afera

Alfred Dreyfus (Mulhouse, 1859 - Paris, 1935) ofizial frantsesa deportatu egin zuten (1874) Alemaniari sekretu militarrak saldu izana leporatuta. Gizarte frantsesa erdibanatu egin zen arazo judizial eta politiko horren aurrean (1894 - 1906). Bere errugabetasuna frogatzeko, prozesua berriro egitea erabaki zen. Frantziako iritzi publikoa bitan banatu zen: Dreyfus-en aldekoak (giza eskubideen ligakoak) eta kontrakoak (antisemitak eta aberri frantsesaren ligakoak). Zolak eta beste zenbaitek egindako kanpainari esker berriro epaitu eta errugabetzat jo zuten (1906).

Iturria: Harluxet