<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
burdinola
Burdin minerala landu eta burdina lortzeko antzinako lantegia. Egurra eta ura ugari duen Euskal Herrian (batez ere isurialde atlantikoan ) burdina lantzeko usadioa antzinatik dator eta burdin minerala ere bertan dagoenez garrantzi handiko industria izan da bertako ekonomian. Hasiera batean burdinolak (haizeolak) mendian izaten ziren, baina XIV. mendean uraren indarraz baliatzen hasi eta olagizonak ibai ertzetara jaitsi ziren.
Bi burdinola-mota bereizten ziren: handi edo zeharrolak (12-15 arroako totxoak urtzekoak) eta txikiak edo tiraderak (5 arroa ingurukoak urtzekoak). Euskal burdinolek XVI. mendean izan zuten garairik oparoena: armada espainola hornitzeak, Ameriketako ustiaketak, ontzigintzak, eta abarrek eraginda. XVII. mendetik aurrera, ordea, gainbehera jauzi ziren, ingeles eta suediarren aurrerapen teknologiko eta garapen ekonomikoak medio. Hala eta guztiz ere, XIX. mendera arte oparo iraun zuten.
Iturria: Harluxet