<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Bostehunen kontseilua
Iraultza frantsesaren Konbentzioak III. urteko konstituzioan osatutako asanblada legegilea (1795), sufragio unibertsalez hautatutako 500 diputatuz osatua. Lege-proiektuak bideratu, Zaharren Kontseiluak onartuak bozkatu eta hauei zuzendaritzarako zerrenda aurkeztu egiten zituen. Errepublikaren egutegian, "VIII. urteko Brumario 18aren" izeneko estatu-kolpearekin desegin zuen Napoleonek (1799 - XI - 19).
Iturria: Harluxet