<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Bianako printzerria
Nafarroako Karlos III.a Prestuak bere biloba Karlos IV.arentzat sortutako printzerria (1423 - I - 20). Garai hartako modari jarraitzeko erregeak Biana aukeratu zuen Nafarroan printzerri bat eraikitzeko.
Bianako lur eta gazteluez gain, San Vicente de la Sonsierra, Agilar, Uxanabila, Meanuri, San Pedro herriak eta, erregearenak ziren Kanpetzuko bailara eta gazteluak, Bernedo eta, Toro, Maraņon, Ferrara eta Buradon gazteluak. Horiez guztiez gain, Azkoien, Kadreita, Korella eta Zintroniko biltzen zituzten jaurerriek osatzen zuten printzerria.
Printzerria banaezina zen eta betiko zegoen Nafarroako koroari lotuta, Nafarroako erresumako koroaren oinordekoari dagokion titulua baita.
Iturria: Elhuyar/ Auņamendi