<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Belok-eko abadia
Beneditarren monasterioa, Ahurti udalerrian (Lapurdi); Agustin Bastresek fundatua (1874). Frantzia, Hirugarren errepublikarren esku geratu zenean, oztopo eta zailtasun handiak izan zituen, irakastea debekatu baitzitzaien (1880). Prior-etxe independentea lehenik (1888) eta ondoren abadia izan da (1889). Bertako monakoek lan ugari egin dituzte: Ahurtiko moja beneditarren monasterioa (1883), Paueko San Leon zahar-etxea eta Mugerreko umezurztegia (1895) eraiki zituzten; AEBetara, Argentinara eta Palestinara misiolariak bidali eta fundazio berriak egin, etab.
Gobernu frantsesak ordenaren disoluzioa agindu zuenean, monakoek, Nafarroako Oltza eta Gipuzkoako Idiazabal eta Lazkaoko komentura higitu ziren. Lazkaoko beneditarren komentua, urte batzuetan Belokekoaren menpe egon da eta gaur egun independentea da. Belokera itzuli ziren 1928an. Euskal kulturan esanahi apartekoa eduki du Belokek, bertako zenbait monakoren lanagatik: Jean Diharce "Iratzeder", A. Lertxundi eta Marcel Etxehandiren ekarpenak kasu.
Iturria: Harluxet