<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Bela (familia)

Arabako apezpiku-familia (XI-XII. m.).

Bela I.a: Arabako apezpikua (?-1057), Fortunio apezpikuaren ondorengoa. Antso IV.a Gartzes erregearen dohaintza eta diploma batzuez arduratu zen.

Bela II.a: Arabako apezpikua (1057-59), aurrekoaren ondorengoa. Nafarroako Antso IV.a Gartzesen Leireko monasterioaren dohaintza sinatu zuen.

Bela III.a: Arabako apezpikua (1062), Gartzia III.aren ondorengoa. Iratxe eta Donemiliagako monasterioei egindako dohaintzetan sinatu zuen.

Iturria: Harluxet