<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Barduliarrak

Antzina euskararen lurraldean bizi zen euskal-tribuetako bat, Euskal Herrian bizi zen baskoien familiakoa. Gaur egungo ia Gipuzkoa osoan (iparrekialdeko Oiartzun bailaran eta mendebaldeko Debako lurretan izan ezik) eta Arabako ekialdean bizi ziren. Ekialdeko baskoien eta mendebaldeko karistiarren arteko lurraldean bizi ziren. Tito Livio, Estrabon eta Ptolomeo geografo, historialari eta berriemaile erromatarrek antz handiko izen desberdinez aipatu zituzten barduliarrak. Estrabonek ematen dituen berrien arabera, barduliarrak, beste euskal tribuak bezala, euskaraz hitz egiten zuten; gehienbat, abelazkuntzatik eta fruituak biltzetik bizi ziren; emakumezkoak paper garrantzitsua jokatzen zuen haien gizartean eta, familiartean bezala, dantzak eta bazkariak elkarrekin egiten zituzten; adineko pertsonenganako begirune handia omen zuten.

Iturria: Harluxet