Balkanetako gerrak
Balkanetan XX. mendearen hasieran izandako bi gerra, Lehen Mundu Gerraren bezperetan.
Balkanetako lehen gerra: Batetik Serbia, Bulgaria, Grezia eta Montenegroren eta bestetik Otomandar inperioaren arteko gerra (1912-13). Potentzia handiek negoziatutako Londresko itunarekin (1913) amaitu zen. Otomandar inperioak Kreta eta Balkanetako lurraldeak galdu zituen, Traziako ekialdea izan ezik.
Balkanetako bigarren gerra: Turkiarrei irabazitako lurraldeen banaketa zela eta, Bulgariak bere aliatuak izandako Serbia, Grezia eta Montenegroren kontra egindako gerra (1913). Bukarest-eko itunarekin (1913) amaitu zen eta Bulgariak Balkanetako lehen gerran irabazitako lurralde batzuk galdu egin zituen.
Iturria: Harluxet