<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Azkoitiko zalduntxoak

Ilustrazio garaian, kultur maila altuko noble-talde batek sortu zuen Azkoitian, Azkoitiko zalduntxoak izeneko kultur taldea (1764); Frantziako entziklopedisten eragin nabaria izan zuten. Peņafloridako kondea, Inazio Manuel Altuna eta Joakin Maria Egia izan ziren talde-zuzentzaileak. Euskal Herrian ikerketa zientifikoak bultzatu eta euskal kultura suspertzeko asmoz, Peņafloridako kondearen Intxausti jauregian biltzen ziren. Geroxeago sortutako Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen oinarri izan zen. Azkoitiarren ideiak ez ziren gainerako herritarrengan sakon itsatsi, neurri handi batean kleroa kontra zeukatelako eta haien proiektua guztiz elitista zelako.

Iturria: Elhuyar