<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Argantzungo gudua

Baskoiek arabiarrak garaitu zituzteneko gudua (801eko irail-urrian). Tropa musulmanak Ebro aldetik Arabara sartu ziren; Alhakam-en anaia Mu´awiya buru zutela. Arabiarrak Argantzungo haizpitarteraino iritsi ziren, baina, baskoiek segada prestatu zuten eta musulmanak bertan erori ziren. Ez dakigu gertatutakoari buruz gauza ziurrik, ez eta zenbat jende zegoen Belasko buruzagiaren agindutara Argantzungo gazteluan, baina dirudienez Iruñako Ximeno eta Lupo Antso kondearen indarrak ere bertan ziren. Arabiar berriemaileek kontatzen dutenez Mu´awiya buruzagiak bataila galdu ondoren nekez iritsi zen Kordobara, eta bertan hil zen handik gutxira.

Iturria: Harluxet