<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Apokalipsia
Gizakiaren patua errebelatzen duen literatur judu eta kristauen liburuak dira. Ezagunena "Apocalipsis" Itun Berriko azken liburua da, San Joan Ebanjelariak idatzia (K. o. I. mendea). Kristoren eta Elizaren garaipena iragartzen du. Munduaren amaieran gertatuko omen dena kontatzen du.
1000. urtean Elizak erabili zuen munduaren bukaera igartzeko. Deabrua katez lotua omen zegoen Jesukristo mundura etorri geroztik eta hura askatzean munduko errege bihurtuko zen. Gauza harrigarri, kometen seinale eta jaiotze ez normalak munduaren degradazio gisa hartu ziren.
Iturria: Elhuyar eta beste