<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

alkateen mugimendua

Franco hil ondoko lehen urteetan Hego Euskal Herriko hainbat alkatek "alkateen mugimendua" eratu zuten, diktadurak utzitako alderdi politikoen hutsunea betetzeko eta, euskal herritarren eskubideak eta askatasuna defendatzeko; bereziki,  1976-1977 urteetan eta lehen hauteskunde demokratikoak burutu ziren arte biziki jardun zuen. Agerpen nagusietako bat 1976ko uztailaren 21ean Bergaran egin zen; Alfontso XII.aren garaiko Konstituzioak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiari foruak kendu zizkionaren mendeurrenean. Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako jendearekin kontzentrazio handia egin zen herrian, eta bertan aldarrikatu eta sinatu zuten Euskal Herriaren eskubide historikoen aldeko manifestua, euskararen ofizialtasuna, amnistia orokorra eta autonomi estatutua eskatzen zuena aldi berean.

Iturria: Harluxet