<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

akitaniar

 Erromatarrak Euskal Herrira iritsi zirenean, Aturri eta Garona ibaien artean bizi zen euskal leinua da Akitaniakoa. Novempopulania probintzia izenez ezaguna, Zesar eta Estrabon antzinako historialarien idazkietan akitaniarrak galiarrengandik bereizi zituzten eta hizkuntza, erakunde eta lege desberdinak zituztela esateaz gainera, Pirineoz bestaldeko herriekin zituzten antzekotasunak eta harremanak azpimarratu zituzten.

Akitaniako eskualde historikoan aurkitu diren hizkuntz aztarnen arabera, akitaniarren hizkuntza euskararen ahaide hurbila omen zen. K. garaiko erromatarren harrizko estela honetan latinen hitzen artean euskarazko "andere" hitza ikus dezakegu (Okzitaniako Tolosako Museoan dago).

Akitaniako epigrafietan emakume eta jainkosei ematen zitzaien izendapen-moduak agertzen dira. Lekukotasun horiek  balio handia dute euskararen historia berreraikitzeko, fonetikaren aldetik, izen konposizioaren aldetik, atzizki, genero eta numero aldetik... Izen ugari atzizkiekin agertzen dira: -cco, -xso, -thar, -se  sufikoekin eta izen konposatuak ere badaude: har-belex etab. Euskaraz idatzitako lehen hitzak izan daitezke andere, bihox, cison, nescato, sembe edota umme.

Loturak: okzitaniera

Iturria: Harluxet / Joseba Intxausti