<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Aiantz edo Daiantz leinua

Nafarroako izen bereko herriko familia (XIV-XV. m.).

Fernando: Karlos II.a erregearen kamarlengo eta Galipentzuko gazteluko jauna.

Karlos: (XV. m.) Mendinuetako jauna izan zen. Joan II.a Trastamarakoaren zerbitzari eta Gaztelako erregearen kantzelari izan zen. Fernando de Rojas atxilotu eta preso-trukaketa baten bidez, Zaragozan preso zegoen Karlos IV.a Bianako Printzea aske uztea lortu zuen. Erronkari, Lerin eta Zuhatzuko lurrak eta biziarteko pentsioa eman zion saritzat.

Iturria: Harluxet