<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
agustindar
San Agustinen erregela jarraitzen duten erlijiosoak dira. Agustindartasunak zera predikatzen du: San Agustinek emandako filosofi eta teologi sistema; agustinismoaren gai nagusiak dira giza-askatasuna eta jainko-graziaren eragina, gizakiaren predestinazioa eta kondenazioa.
San Agustinek berak fundatutako ordena erlijiosorik ez dago. Hala eta guztiz ere, asko dira San Agustinen ideia erlijiosoaren inguruan sortutako erakunde eta erlijioso- eta moja-institutuak: Agustindar ermitauak, agustindar errekoletoak, agustindar oinutsak, etab. Horiez gain, beraien artean oso desberdinak diren kongregazio eta ordenak anitz aipa daitezke: erredentziokoak, Maltako zaldunak, Teutoniar ordena, etab.
Iturria: Harluxet