<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Urtzi, Ortzi edo Ostri

Euskal mitologian, Jainkoari ematen zaizkion izenak. Antzina gurtua izan zen; zeru sabaia edo zeruko argiaren pertsonifikazioa zen. Asteko bi egun eskaintzen dio euskarak: osteguna (ortzeguna) eta ostirala (ortzirala). Urtzik bere gain hartzen ditu Lurrera gidatutako eraso guztiak: euritea triste dagoenean, lainoa lotsaturik baldin badago, tximista eta trumoia haserre dagoenean, eta gau iluna lo egonez gero.

Urtziren indarraren ondorioz sortutako ekaitz egoerei "in" aurrezkia jarri ohi dio euskarak: Inusterri (Tximista), Inhar edo ostotsa (trumoia), Iņetazi (txingor edo kazkabar), Indriska (euritea), Intza (ihintza edo goiz bustia)... Halaber, "in" aurrizkiak Inko izenarekin zerikusia izan dezake, Jainko hitzaren laburdurarekin alegia. Bizkaieraz, parekoa izan daiteke Egu izenaren inguruan dagoen lexiko zabala.

Iturria: Harluxet/ Berria