<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Sugoi - Sugaar

Suge arra da. Euskal mitologiako jeinua, Mariren maitale edo senarra; Sugaar edo Maju bezala ezagutzen bada ere, Diman Baltzolako sugoi izena hartzen du. Bizkaiko jaunen jatorriaren kondaira jeinu honi loturik dago. Lur azpian bizi da eta zeruertza zeharkatzen du suzko sugetzar itxura hartuta. Mari eta Sugoi maitaleak elkartzen direnean ekaitz izugarriak sortzen dira. Mundakako alegi baten arabera Sugoi eta Mariren arteko elkartze batetik jaio zen Bizkaiko lehen jauna, Jaun Zuria alegia.

Iturria: Harluxet/ Berria