<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Miel Otxin

Nafarroa Garaiko Lantz herriko inauterietako pertsonaia. Inguru haietan antzina ibili zen bidelapur baten oroimenez hartu bide du izen hori. Lastozko erraldoia da. Kapela pikoduna, praka urdinak, gerriko gorria eta loredun alkandora jantzita, herriko kaleetan barrena eramaten dute inauteri-konpartsarekin. Inaute motzean (asteartean) plazara eraman, epaitu eta heriotza-zigorra irakurri ondoren erre egiten dute. Zaldiko eta Ziripotekin batera herriko inauterietako pertsonai esanguratsuenetakoa da.

Iturria: Harluxet