<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

mamur

Euskal mitologiako jeinu txikiak. Tokiaren arabera, intsektu txikien edo praka gorriko gizontxoen itxura dute. Iratxo hauek alegia askotako pertsonaiak dira. Beste hainbat izen ere hartzen dute pertsonai bihurri hauek: Galtzagorriak, Familiajaleak Kortezubin, Beharreztanak Orozkon, Airetikakoak Saran, Patuek Ibarrurin, Zaingorriak Ordizian, Ximelgorriak Abadiņon etab.

Udako solstizioan harrapa daitezke sasi artean orratzontzi irekita uzten bada. Marik sortu ei zituen mamurrak, gizakiari bere eginbeharretan laguntzeko. Izaki ņaņo eta fraka gorriz jantzitako iratxo hauek ekintza miresgarriak egiteko gaitasuna omen dute. Adibidez, Zarautzen, itzain batek apustu egin zuen baietz bere idiek inorenak baino pisu gehiago eta bide luzeagoan harria eraman. Itzainak mamurren orratzontzia idien uztarriko buru-larruan sartu zituen eta apustua irabazi. Iparraldean, berriz, Mendiondoko euliak izeneko alegia da ezaguna.

Iturria: Harluxet/ Berria