<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Mairu

 Tokian tokiko sinesmenen arabera tradizio eta legenda desberdinak egozten zaizkie. Euskal Herriko zenbait lekutako tradizioaren arabera trikuharri eta harrespilak, mairuek eginak dira; horregatik, mairu-baratze esaten zaie.

Oraingo euskal mitologian, bataiatu gabeko haur eta paganoei ematen zaie izen hori. Sorginek maiz, mairuen beso-hezurrak argi-suzi gisa erabiltzen zuten akelarretan, hauek, dohain bereziak ei zituztelako --adibidez, lo sakona eragitea hezurrak pizten diren etxeetan--

Elduaingo itzain batek neskame hartu zuen arrazaz jentila zen emakume bat. Halako batean, mezulari jentil bat azaldu zen itzainaren etxean eta Kurri-Kurri hil zela esan zion neskameari. Hau, berria entzun bezain pronto hegan abitu zen, nonbait, Kurri-Kurri hezurduraren bila.

Iturria: Harluxet