<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Maide
Euskal mitologian loaren jeinua. Gauez tximiniatik jaisten da etxekoek utzitako opariak jasotzera. Tokiaren arabera aldaerak ditu; zenbait lekutan mendietako jeinua da. Berez, jeinu ongileak dira; baserria zaintzen dute etxekoak atseden hartzen duten bitartean, baina haserretu egiten dira etxea txukun ikusten ez badute.
Mendiben "Saindi-Maindiak" deitzen zaie maideei; Zenarruzan "Autzek" dira, eta Domintxainen "Etxajaunak". Maideen pareko jeinuak Mairiak dira Nafarroa Beherean. Etxeak eta mairietxeak eraikitzeko harri handiak eramaten zituzten buru gainean, eskuz oihalak bordatzen zituzten batera.
Iturria: Berria