Lur

Antzinako zibilizazio nagusien mitologian Lurra emea da, emankortasunarekin eta nekazaritzarekin lotua, hala nola Gea eta Demeter jainkosak mitologia grekoan eta Zibeles eta Zeres erromatarrean. Euskal mitologian ere, Lurra emea da, Eguzkiaren eta Ilargiaren ama: Ama Lurra; arima, numen eta hainbat pertsonaia mitikoren egoitza da eta urrezko altxorrak gordetzen ditu bere baitan.

Loturak: Lurraren alegia

Iturria: Harluxet