<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

lamia

Euskal mitologian, emakume-itxura duen izakia; aldaera desberdinen arabera oinak ahuntz, ahate edo oilarrarenak izan dezakeena. Kostaldeko herri batzuetan arrain isatsez azaldu izan dute, beste herrialdetan undin edo sirena deitutako mitoaren antzera. Kondaira gehienen arabera, berriz, erreka inguruan arropa garbitzen eta orrazten egoten zen. Nekazariren batek erreka-ertzean janaria uzten bazien, gauez jaten zuten lamiek, eta horren truke, lurra goldatu edo bukatu gabe utzitako lana amaitzen zioten.

Mitologian zein artelanetan, lamiak ibai-ertzean eserita eta urrezko orrazi batez ile gorrixka orrazten ageri dira beti. Gazte anitz maitemintzen eta liluratzen zituzten, baina  gazteak, lamien oinetan erreparaturik, haiek konturatzen ziren penaz edo etxekoen esanagatik ohartzen ziren haiekin ezin zitezkeela ezkondu. Toponimian asko dira lamiekin lotura duten izenak: Lamikiz Markinan, Laminaputzu Zeanurin, Lamitegi Bedaion, Lamirain aranon, Lamusin Saran, Lamiņosin Ataunen etab.

Mitologia grekoan, alegiazko munstroa, emakumearen gorputza eta sugearen buztana zuena. Gaztetan ederra zen, baina Hera jainkosak, Zeusekin harremanak izateagatik, zigortu egin zuen eta seme-alabak hil eta munstro bilakatu zuen. Bekaizkeriaren ondorioz besteen haurrak jaten hasi zen.

Euskal Herrian lamiei buruz hamaika alegi daude, adibidez: Lamia eta harri-pikatzailea; Lamiak eta Ligiko zubia

Iturria: Harluxet / Argazkia: Habitat, Bertiz haraneko armarria