<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Irati

Irati basoa eta ibaia anitz alegi eta mitoen gunea da.

Irati basoa: Nafarroa Behereko, Zuberoako eta Nafarroa Garaiko basoa, Pirinioetan; Pikatuatik Iparraldera, Aboditik Ekialdera eta Aezkoatik Mendebaldera zabaltzen da. Europako pagadirik zabalena da; 6.520 ha. Gainera, izeiak, pinuak, arteak eta flora aberatsa ditu.

Irati ibaia: Urtxuria eta Urbeltza ibaiek bat egin ondoren jaiotzen da. Urrio ibaiaren urak hartu eta Irabiako urtegian sartzen da. Ondoren Aezkoan sartu, Orbaitzeta, Orbara, Aribe eta Orotz-Betelutik pasatu, Artozkin Usozko urtegia sortu eta Agoitzen Urrobiren urak eta Aosen Errorenak hartzen ditu; ondoren Zaraitzu ibaiaren urak hartzen ditu eta Aragoira isurtzen da; guztira 80 km luze da.

Loturak: ehiztaria

Iturria: Harluxet