<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Inguma
Lo dagoenari erasotzen dion iratxoa. Eztarrian sartuta korapiloa eginez arnasa eten eta itolarri jasangaitza sortzen dio bizidunari. Amesgaiztoen, lo egite ezinaren, haur negartien kasketaren eta senda ezineko gaitzen errua egozten zaio. Baserri askotako ustea da, Inguma hildako arbaso beten espiritu urduria dela, sendiekin haserretuta heriotzaren azken arnasa bakean hartu ezin izan duena.
Ingumaren agerraldiak ekiditeko, Gauargi jeinu ongileari egiten zitzaion gurtza. Kristautasunaren eraginez, berriz, honako kanta hau esaten dute Inguma urrutiratzeko, Ezpeleta eta Saran adibidez:
"Inguma, enauk hire izu
Jainkoa eta Andre Maria
hartzentiak lagun;
zeruan izar, lurrean belar, kostan hare
haiek denak zenbatu arte
etzadiela niganat ager."
Iturria: Harluxet/ Berria