<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Ihizi

Zezen gorri itxurako jeinua. Mariren Otsabioko eta Haustokietako haitzuloen zaindaria. Halakoetan, izen horiek hartzen ditu. Mendi batetik bestera suz jantzita doa ziztu bizian, Lizartzako jendearen arabera. Naturaren kontra jokaera txar edo gaiztoa duen gizakia zigortzeko agindua omen du jeinu honek. Dirudienez, hainbat leizetan, paleolitikoaren gizakiek margotutako animaliak Ihizi jeinuaren omenez eginak ziren.

Behin batez, Mariren baimenik gabe haitzulotik ihes eginda, inguruko gizakiak izutzen ibili zen. Geroztik, Marik berak soilik entzun zezakeen zintzarria jarri zion lepotik zintzilik.

Iturria: Harluxet