<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Idinarru
Euskal mitologian zerealak eta urrezko txanponak neurtzeko erabilitako neurria, idi-larruaz egindakoa. Alegiaren arabera, jentilek urrez betetako idinarru asko lurperatu zituzten eta haiek Euskal Herritik joan zirenean gizaki asko ibili zen altxor preziatuen bila.
Oso zabaldua da idinarruak itzularrien azpian gordetzen zirela. Itzularriak dira harritzar izugarri handiak. Zerbait idatzia izaten zutela-eta askoren diru gosea pizten zuten. Behin, artzain batek itzularria aurkitu omen zuen, "Itzul nazazu" idatzita zuena. Hala, itzularriaren azpian idinarrua aurkituko zuelakoan lagun bati laguntza eskatu eta bien artean itzularazi zuten harritzarra. Azpian, baina, hauxe zuen idatzia: "Orain, ondo nago".
Iturria: Harluxet/ Berria