<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
herensuge
Elezaharretako piztia izugarria, hegoak, atzaparrak eta narrasti-gorputza zituena. Mitologia unibertsaleko aldaera guztietan agertzen da, ia beti gizakiaren kontrakoa edo etsaiaren sinbolotzat hartuta.
Euskal mitologian artaldeak erakarri eta jan egiten zituen. Suge-itxuraz agertzen da; batzuetan, hiru edo zazpi bururekin; eta bestetan, bakarrarekin. Hainbat bizileku esleitu izan zaizkio eta lekuaren arabera izen ezberdina hartu izan ditu: Iraunsuge Goierrin, Hegansuge Bidasoaldean, Lerensuge Aralarren, Igelsuge Enkarterrietan, Ersuge eta Dragoi Aramaion etab.
Alegia ugari sortu dira herensugearen inguruan; ezagunak dira Lapurdiko Beltzuntzetar Gastonena, Arrasateko burdinagilearena, burdin gori batez hil zuena eta lau anaiena. Ezaguna da ere kristautasunak deabruaren pareko bihurtu ondoren, Aralarko San Migelekoa.
Iturria: Harluxet/ Berria