<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Gaueko

Euskal mitologiako jeinu hau, gauaren jeinua denez, gauez gauzatzen zen behi- edo mamu-itxura hartuta. Gauez etxetik kanpo lana egiten zuten edo gauez ausartegi jokatzen zuten jendeaz arduratzen zen. "Eguna gizakiarentzat eta gaua Gauekorentzat" dio esaera zaharrak. 

Berastegiko alegi baten arabera, Kattalin izeneko neskatxa batek ilargiaren azpian ehungintzan aritu izan zela-eta, Gauekok beste jeinu batzuk bidali zituen hura bahitu eta zigortzera.

Iturria: Harluxet/ Berria