<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

garta-denbora edo tenporak

Kristau-erlijioan, urtaro bakoitzaren hasiera aldeko hiru barau-egunen multzoa. Garta-denborak Eguberri aurreko asteko eta Hausterre-egunaren, Mendekoste-egunaren eta irailaren 14aren ondorengo asteko asteazken, ostiral eta larunbatak osatzen dute.

Herri-sinesmenaren arabera, egun horietako haizea urtaroan nagusitzen da; horrela, larunbateko haizea hurrengo ilargialdian da nagusi, ostiralekoa bigarrenean eta asteazkenekoa hirugarrenean.

Iturria: Harluxet