<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Ehiztari beltza

Euskal mitologian maiz azaltzen den pertsonaia, atsedenik gabeko ibileran ehizagaien bila mendi eta aranetan barrena ibiliko dena. Oso hedatua da pertsonai honen mitoa Euskal Herri osoan. Beste izen batzuk ere ezagutzen zaizkio: Martin edo Mateo Txistu Gipuzkoan, Salomon erregea Zuberoan edo Joanito Txistularia Bizkaian, esaterako. Gaskoniako landetan, mitoa izen zelta duen Artus erregea da. Zazpi urtetik behin  azaltzen da munduari bira ematen denbora hori behar duelako.

Iturria: Harluxet/ Berria