basilisko

1. Alegiazko animalia, suge-gorputza, hegazti-hankak, hego arantzadunak eta lantza-itxurako isatsa dituena. Begirada hutsez hiltzeko ahalmena zuela uste zen.

2. ZOOL. Iguanidoen familiako eta Basiliscus generoko narrastien izen arrunta. 80 cm-raino hazten dira eta buru, bizkar eta isatsean gandor zutikorra dute. Amerikako oihan tropikaletan bizi dira.

Iturria: Harluxet