<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Ausa-Gaztelu
Gipuzkoako Goierriko mendia, Aralar mendizerran; 904 m. ditu, Zaldibiako inguruan, bertan omen zegoen jentilak bizi ziren gaztelua.
Alegi batek dio behin jentila Nafarroa Garaiera joan zela gari bila. Itzuleran, zazpi idinarru gariz beteak zekarren bizkarrean eta Gaztesuiko iturrira iritsi zenean bere alaba aurkitu omen zuen. Alabak atseden pixka bat hartzeko eta iturritik ura edateko esan zion. Jentilak honela erantzun omen zion:
-Ai, alabatxo, jakin izan banu zilegi nuela idinarruak uztea eta atseden hartzea, beste horrenbeste ere ekarriko nizkinan.
Iturria: Harluxet