<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Amalur
Lurra eguzkiaren eta ilargiaren amatzat hartzen da lurrari buruzko alegien arabera. Izakiez gain, pertsonaia mitologikoen, numenen eta arimen bizileku omen da. Amalurrak landareen eta animalien bizia ziurtatzen du. Amalurrak altxor izugarriak gordetzen ditu bere baitan. Fruituak eskaintzen ditu oparitzat eta bazka sortzen haziendak ugal daitezen. Urrez beteriko idinarruak aipatzen dira mendi eta leize anitzetan, eta gizaki ugari saiatu izan da hainbat leku-zulatzen mito horiei jarraikiz. Besteak beste, Ataungo Urrezulon, Mairulegorretako leizean, Nabarnizko Maruelexan, Dimako Baltzolan, Goronaetako Iruaxpen, Puterrin...
Diru-txanponak eskaintzen zitzaizkion Lur jeinuari, ama-lurra zaintzen duen jeinuari alegia, ordainean mesedeak jasotzeko esperantzan. Eliza katolikoak ohitura hori bereganatu, eta baseliza barruetan txanponak uztea salbazio meritua bihurtu du: Aralarko Mikel Deunaren santutegian, Usurbilgo San Esteban, Hernaniko Zikuņako Amaren ermitan, Orioko San Joan elizan, Zegamako San Pedron, Asteasuko Santa Marinan, eta beste hainbat eta hainbatetan.
Iturria: Berria