<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Akerbeltz

Euskal mitologiako jeinua; aker beltzaren itxura hartzen du. Mariren zenbait ezaugarri ditu; ardurapean dituen animalienganako eragin ona eta sendatzeko gaitasuna du. Heriotza-sinbolotzat hartu ohi zenez, abereak gaixotasunak jo ez zitzan ukuilu guztietan aker beltza hazi ohi zen. Astelehen, asteazken eta ostiral gauetan sorginek Akelarren gurtu ohi zuten.

Iturria: Harluxet