<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
akelarre
Zugarramurdiko haitzuloaren aurreko zelaiaren izena batetik, eta sorginen gau-bilera, zaratatsua eta nahastua bestetik. Sorginak bertan biltzen zirelako ezaguna, beste hainbat lekutan biltzen baziren ere. Sorginak akerbeltzaren irudiko jeinuaren gurtzaileak ziren eta beren gurtza eta opariak eskaintzera biltzen ziren. Eliza katolikoaren arabera, berriz, kristau-mezaren parodia eta meza beltza egitera. Hortik dator sorginen gau-batzarrari orokorki akelarre deitzea.
Akerbeltzaren jarraitzaileek bilera horietan, egintzen kontu eman, aginduak jaso, opariak egin eta bestelako erritu eta eginkizunak egiten zituzten. Sorgin-batzarrak egiteko beste zenbait toki, hauek ziren: Petiberro (Aezkoa); Larrun; Jaizkibel; Irantzi, Pullegi eta Ameztoiko Mairubaratza (Oiartzun); Mandabitta (Ataun); Maņariko Akelarre; Garaigorta (Orozko); Petralanda (Dima); Eperlanda (Muxika); Akerlanda (Arteaga-Gautegiz) etab.
Iturria: Harluxet/Lur