<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Aizkorri
Gipuzkoa eta Araba arteko mendizerra, Pirineoek Mendebaldera duten azken adarkadura. Aizkorriren gailurrean, Santa Krutz ermitan, gurutze erromaniko bat dago. Euskal mitologiaren arabera, Mariren bizilekuetako bat da.
Mendizerraren Iparraldean sortzen diren Oria, Urola eta Arantzazu ibaiak Bizkaiko Golkora isurtzen dira eta Hegoaldean sortzen diren Burunda eta Zadorra, berriz, Mediterraneora. Hiru mazizotan banatuta dago: Ekialdean Araitz, erdialdean Aizkorri eta Iparraldean Aloņa. Mendizerrako mendi altuenak: Aitxuri (1.551 m), Aketegi (1.544 m), Arbelaitz (1.513 m), Artzanburu (1.368 m), Enaitz (1.300 m), Gazteluaitz (927 m), Zabalaitz (1.264 m) eta Aizkorri (1.528 m).