<<<Nagusira

 

 

puntubi.com

 

puntubi.com

 

>Leireko Salbatore monasterioa   

 

Nafarroako erromanikoaren hasierako eraikin nagusia da (XI. m.). Nafarroako erresumako gune erlijioso eta politiko garrantzitsua izan zen. Iruņeko apezpikuak monasterio honetakoak izaten ziren. Monasterio zaharraren berritze-lanak Antso III.a Nagusiaren garaian hasi eta bere biloba Antso IV.a Peņalengoaren erregealdian amaitu ziren (1057).

Egungo eraikina garai desberdinetako atalez osatua dago eta kripta da guztietan azpimarragarriena eta zaharrena (~848). Oinplano karratua du; hasieran hiru nabe eta hiru abside zituen baina erortzeko arriskuagatik, erdiko nabea bitan banatu zuten. Lau nabeak altuera berdinekoak dira; kanoi jarraituko harrizko gangak dituzte eta kapitelek erromanikoaren hasierako dekorazio sotila dute. Kriptako atea sinplea eta erdi-puntukoa da, ia dekoraziorik gabea. Eliza berriagoa da (XII-XIV. m.) eta dekorazio ugari eta aberatsa du. Hiru nabe eta hiru abside semizirkular ditu; abside bakoitzak erdi-puntuko leihoa du eta gangako arkuetan arte mozarabiarraren eragina nabaria da. Hilobi-kaperan Ama Birjinaren irudi erromanikoa dago (XII-XIII. m.).

 

5.- Bidali informazioa

 

Zeri buruz:

Zure e-posta:

Idatzi hemen nahi duzun informazioa:

Zure izena (goitizena)