Ximena Fernandez

Ximena Fernandez Iruņea eta Aragoiko erregina izan zen (X - XI. m.); Leongoa zen jaiotzez, baina Iruņea eta Aragoiko errege Gartzia II.a Santxez Dardartiarekin ezkondu zen. Antso III.a Gartzes Nagusiaren ama izan zen. Antsok adin-nagusitasuna  lortu arte, Ximena Fernandez eta Urraka Fernandez, Antsoren amona, erregeorde izan ziren (1000 - 1004).

Iturria: Elhuyar / Lur Entziklopedia